Denboraldiko lehenengo euskal derbia izan zen DBHn. Babyauto Zarautzek Eibar RT izan zuen aurkari eta zarauztarrak gailendu ziren, 3-17. Jardunaldiko helburua lortu zuen taldeak, 4 puntuak eskuratu eta sailkapeneko lehen postuan jartzea. Lidergoa Bathco Santander taldearekin partekatzen du.
Beltzak taldeko kideen presentzia Senior B taldearen partidaren menpe zegoen. Izan ere, lehen taldeko entrenatzaile Phil Huxfordek eta Facundo Oribek bi taldeen beharrak asetu behar baitzituzten.
Gauzak honela, Euskal Ligako bigarren mailako Ostadar ZRT Beltzak taldeak denboraldia ederki hasi zuen. 7-26 garaitu zuen Arratiako Zekorra taldear.
Partida hauetan izan ziren Ander Rekondo, Xabi Prieto, Ritxard Yurramendi, David Vega, Unai Urruzola, Adrian Apaolaza, Julen Aristorena eta Oihan Corchero.