Errugbi joko ikusgarririk ez Bera Beraren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 10:25
Euskal Ligako partidak jokatuko dira Michelin kirol gunean. 18 eta 16 urtez azpiko eta Senior B mailako partidak dira

Babyauto Zarautz taldeak Bera Bera izan zuen aurrez aurre azaroaren 18an. Ez da partida ikusgarria izan. Babyauto Zarautzek entsegu bakarra egin du, eta puntu batengatik galdu du: 6 eta 5.

18 eta 16 urte azpiko taldeek Bilboko Universitarioaren aurka jokatu dute. Gazteen taldeak 34-14 galdu du partida. 18 azpiko taldeak, berriz, lan hobea egin du El Fangon, 10-40 irabazita.

Euskal Liga

Larunbatean, azaroaren 25ean, Euskal Ligako partidez gozatzeko aukera izango da Michelin zelaian, 14:30etik aurrera. 16 eta 18 urtez azpiko taldeek Gernika izango dute aurrez aurre. Senior B mailako taldeak, aldiz, Elorrio/Durangoren aurka jokatuko du.

Bestetik, Beltzak taldeko Alex Sasetak eta Paola Vega Euskadiko Errugbi federakuntzak antolatzen duen teknifikazio saioan izango dira. 

Hau guztiaz gain, Beltzak taldeak Eguberrietako otarra El Cestón zozketatuko du. Txartelak eskuragarri daude hainbat tabernatan. Errugbi eskolako jokalariek ere salduko dituzte.