Errugbi giroa itzuli da Michelinera

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 3a, 20:32
Euskal Ligari ekin dio Beltzak ZRT taldeak; hainbat herritarrek jokatu dute estreinako partida Michelinen

Uda luzea eta gero, errugbi giroa bueltatu da Michelinera. Euskal Ligan ari diren Beltzak ZRTk eta Iruña RCk ireki zuten denboraldia larunbatean. Nafarrek irabazi zuten, 10-29. Hainbat lasarteoriatar aritu ziren etxeko taldean. Dena eman zuten, baina ezin izan zuten aurreneko garaipena poltsikoratu.

Ohorezko B mailako Babyauto Zarautzek martxa ederra hartu du: bigarren garaipena lortu du jarraian. Valladoliden jokatu zuen asteburuan, El Salvadorren aurka. 17-24 irabazi zuen.

18 eta 16 urtez azpiko taldeek Michelinen jokatuko dute asteburu honetan. Gaztedi RTren aurka jokatuko dute biek, igandean: 11:45ean hasiko dira zaharrenak, eta 13:15ean gazteenak.

Garaipen garrantzitsua 

Ohorezko mailan lehiatzen duen Hernani CREk denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen Valentziako La Vilaren aurka: 29-38. Garaipen horri esker sailkapeneko azken postuak atzean utzi ditu, eta, sei punturekin, zortzigarren postuan da orain.

Hernani/Txingudi/Atletico SS taldeak ere ekin dio ligari, eta ezin izan zuen Getxo Artearen aurka: 0-62 galdu zuen Landaren.

Argazki galeria