Joan den larunbatean ligari ekin zioten Ostadar SKTko errendimenduko junior neskek, baina ez zuten aukerarik eduki Atletico San Sebastian talde indartsuaren aurka: 43-55 galdu zuten Maialen Chourraut kiroldegian.
Probintziako lehenengo mailako neskek ere ez zuten garaipenik eskuratu: 44-69 galdu zuten Mutil Basketen aurka. Arauzko 40 minutuak ez ziren jokatu, azken laurdena amaitzeko minutu baten faltan Mutil Basketeko jokalari bat erori eta kolpe gogorra jaso zuelako. Azkenean, partida bertan behera uztea erabaki zuten.
Beste hainbat emaitza ere utzi zituen saskibaloiak. Partizipazio kadete neskek jipoia jaso zuten Mutil Basketen partetik: 14-99. Infantil Handi neskek ere ez zuten partida fina jokatu: 4-76 galdu zuten.
Dena den, talde asko oraindik aurredenboraldian daude, eta urrira arte ez dira liga jokatzen hasiko.