Erregional Preferenteak arnasa hartu du

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 23a, 10:30
Ostadar SKTko Erregional Preferente taldeak Urnieta garaitu du, 1-0 eta pauso bat gehiago eman du maila mantentzeko

Ostadar SKTko Erregional Preferente taldeak Urnieta garaitu du, 1-0 eta pauso bat gehiago eman du maila mantentzeko. Asier Aizpurua eta Ander Rekondok zuzentzen duen taldea nagusi izan da partida hasieratik. Lehen zatian, Julen Lopezek sartu du partidako gol bakarra.Talde urdin-beltzak aldea handitzeko aukerak izan ditu.