Erlojuak hautsiz ekin diote Neguko Ligari
Sasoi betean ekin diote Neguko Ligari Buruntzaldea IKTko igerilariek. Orotara, 26 marka pertsonal eta taldeko lau errekor berri ezarri dituzte aurreneko jardunaldian. Bidebietan egin dute igeri infantil, junior eta absolutu kategorietako kideek

Konpetizio garaia hasi besterik ez da egin, baina maila oso ona eman dute kategoria guztietako igerilariek, infantilek bereziki. Azpimarratzekoa da euren lana: Gipuzkoako txapelketan lehiatzeko sei txartel poltsikoratu dituzte honezkero, eta Euskal Herrikorako zenbait gutxieneko lortu ere bai. Nerea Santosek eta Lander Sorozabalek 1.500, 800 eta 400 libreetako gutxienekoak eskuratu zituzten; Aintzane Sarobek, Ane Artolak, Leire Martinek eta Paula Sevillanok, berriz, 200 estiloetakoak.

Aipagarriak dira baita ere Neguko Liga hasieran erdietsitako taldeko lau errekor berriak. Horietako bi Lander Sorozabalek lortu zituen. 1.500 libreetako proban, 18:44.68ko denbora egin eta 15 urtekoen errekorra birrindu zuen (proba horretako pasean, 800 metro zeramatzanean, errekorra egin zuen baita ere, 09:54.02an geratuz erlojua). Distantzia berean, Nerea Santosek 13 urteko errekor berria ezarri zuen: 20:33.48. Azkenik, Ainhoa Martinek 35.71 segundotan geratu zuen erlojua 50 metro bular proban. Emaitza puska horrekin 14 urtekoen eta absolutuen ordura arteko errekorrak hautsi zituen.

Bestalde, Nahia Zudairek ere sasoi puntu oso ona erakutsi du asteburuan. Bi probatan hartu du parte, eta bietan hautsi ditu markak: 01:32.40 egin du 100 tximeletan, eta 01:19.06 estilo librean. Abenduan IWAS World Games lehiaketan hartuko du parte; bertan aritzeko "forma ona" hartzen ari dela nabarmendu du Borja Apeztegia prestatzaileak. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
LEIRE
Zorionak printzesa!!! Hamahiru muxu pottolo pottolo, amatxo, aitatxo eta Iraiaren partetik. Oso ondo pasa.
AZKEN PDFa
1400 ( Azaroak 17 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
De Miguel ( Astelehena)
Kale Nagusia 32
Tel: 943 371151
ASTEA
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Acha-Orbea ( Osteguna )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Ostirala )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Lasa ( Larunbata )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Lasa ( Igandea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48