Enara Fernandez bikain Espainako Txapelketan

martin-vicioso 2017ko api. 7a, 12:00
Astelehen eta asteartean Baqueira Beret-eko pistan jokatu zen Espainiako Eski Egokituko Txapelketa, eta Enara Fernandez herritarrak bi domina lortu zituen jubenil mailako slalom eta slalom erraldoi frogetan

Harro egoteko moduko emaitzekin bueltatu da Enara Fernandez Baqueira Bereten jokatu den Espainiako Eski Egokituko Txapelktetatik.

Astelehenean eta asteartean lehiatu zituen slalom eta slalom erraldoi frogak, bere gida Miren Andonegi donostiarrarekin batera.

Lehenengoan, podiumeko koska gorenera igotzea lortu zuen, 02:07,97ko denborarekin. Astearteko slalom erraldoiean, berriz, ezin izan zuen frogako onena izan, eta astelehenean zilarrezko domina eskuratu zuen Ines Gortazar madrildarra gailendu zitzaion.

Bere gida Miren Andonegik oso balantze positiboa egin du. "Bereziki prestatu dugun Txapelketa da eta oso pozik gaude ondo atera zitzaizkigulako gauzak".

Halaber, batera denbora gutxi eraman arren, "ondo ulertzen" direla nabarmendu du. "Hobetzearren, entrenatzaileak esan digu hitz gehiegi erabiltzen ditugula, eta hori zaindu behar dugu hemendik aurrera".

Europakoa prestatzera 

Datozen hilabetetan erronka handiak dituzte Fernandezek eta Andonegik. Udaran Suitzara abiatuko da Europako Txapelketa prestatzera.

Izan ere, abendu aldera Lehiaketa garrantzitsua jokatu beharko du Austrian: Europako Eski Egokituko Txapelketa.