Emakumezkoen taldeak irabaziz hasi du liga (1-2)

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 29a, 12:30
Ezin hobeto ekin dio Ostadarren emakumezko erregional taldeak ligari. Santo Tomas Lizeoaren aurka jokatu zuen igandean, etxetik kanpo, eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten, talde donostiarra 1-2 mendean hartuta. Golak Maialenek eta Saioak sartu zituzten.

Julen Ormazabal eta Iker Artetxek zuzendutako taldeak ilusioz gainezka ekin dio denboraldi berriari. Aurreko sasoian balentria ederra egin zuten: Lurralde mailako igoera fasera sailkatu ziren, eta zeresan handia eman, 31 puntu bildu eta bosgarren postua eskuratuz. Denborak esango du taldearen tokia zein den, baina momentuz, ezin hobeto hasi dira, Santo Tomas Lizeoari 1-2 irabaziz. 

Jardunaldiko gainontzeko emaitzak

Hauek izan dira pasa den asteburuko jardunaldiko gainontzeko emaitzak: Ostadar SKT 2-4 Anaitasuna (Ohorezko Erregionala); Asoleus 6-1 Texas Lasartearra eta Ostadar SKT 2-1 Danena (1go erregionala); Ostadar SKT 2-0 Allerru (Ohorezko Jubenila); Ostadar SKT 0-1 Urnieta (1go jubenila); Tolosa 2-0 Ostadar SKT (Ohorezko Kadetea).