Emaitza onak lortu dituzte igerilari alebinek Ordizian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 6a, 12:30
Oporraldia behar bezala hasteko, denboraldiari bukaera "bikaina" eman diote Buruntzaldea IKTko igerilariek

Asteburuan Ordizian Euskal Herriko alebin mailako txapelketa jokatu dute. Buruntzaldea IKTko Nora Imaz, Garazi Etxeberria, Iker Felipe eta Eneko Elizasu lehiatu dute eta "txukun" aritu dira, euren onena emanez. Hiru errekor berri eta zazpi marka pertsonal onduta itzuli dira etxera.

Adin arteko txapelketa ere jokatu zuten alebinek, Azpeitian, ekainaren 23an eta 24an. Urre bat, bost zilar, bi brontze eta taldeko hiru errekor lortu zituzten.

Lehian, Eneko Elizasu, Nerea Irazu, Garazi Etxeberria, Saioa Elola, Unax Goenaga, Iker Felipe eta Nora Imaz aritu dira.

Parte hartutak proba ia guztietan marka pertsonalak egitea lortu zuten Buruntzaldea IKTko gaztetxoek. Nabarmentzekoak dira: Eneko Elizasuren 1500 metroko eta 400 metroko markak (4:49,16 eta 19:03,86); Nora Imaz-ek 400 m. librean eta 800 m. librean ondutakoak  (5:03,51 eta 10:21,11) eta  Iker Felipek 100 m. librean egindakoa, 1:02,83.

Dominei dagokionez, Eneko Elizasuk 1500 m. librean urrea eskuratu zuen,  zilarrezkoak, berriz, 200 m. libre eta 400 m. libre probatan eta 400 metro lau estiloetan hirugarren izan zen.

Iker Felipek 200 metro bizkar proban zilarra kolkoratu zuen eta brontzea 100 m. bizkar proban.

Azkenik Nora Imazek bi zilar lortu zituen, 800 m. librean eta 400 m. librean.