El Punto areto-txapelketako garaile

Txintxarri Aldizkaria 2015ko eka. 21a, 12:48

Partida interesgarrika ikusi ahal izan ziren larunbatean Ostadar SKT-k antolatzen duen areto-futbol txapelketako finaletan. Final nagusian, El Punto eta Txindoki penaltietara iritsi ziren eta El Puntok eraman zuen ikurriña etxera. Kontsolazioan, Trumoi taberna izan zen nagusi.

tNerbioak dantzan izan zituzten Txindoki eta El Punto taldeko kideek areto-futbol txapelketako final nagusian. Partida penaltietara iritsi zen eta.

Partida hasieratik bi taldeek arerioaren atea bilatu zuten, baina ez zen zorterik izan edo Jonatan Seisdedos eta Francisco Iglesias atezainek asmoak zapuzten zituzten.

Era honetara, atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ziren bi taldeak.

Bigarren zatian, berdin jarraitu zuten bi taldeek. Baina seigarren minutuan aurreratu zen Txindoki Asier Perezen golari esker.

Golak ez zuen ezer aldatu eta bi taldeek borrokan jarraitu zuten, Txindokik errenta handitzeko eta El Puntok berdinketa lortzeko.

Eta partida amaitzeko sei minutu falta zirenean, El Puntok eraman zuen saria. Falta jaurtiketa batean, Jon Arozenak gola sartu zuen.

Ondorengo minutuetan, bi taldeak garaipenaren golaren bila ibili ziren, baina ez zen horrela izan. Banako berdinketako markagailuarekin amaitu zen partida eta penaltietara jokatu behar izan ziren garaikurra.

Tentsioa handitzen joan zen. Jokalarien huts edo atezainen geldialdiak zirela eta, zortzi jaurtiketa behar izan ziren garailea erabakitzeko. Jonatan Seisdedos atezainaren geldialdi batek eman zion ikurriña El Puntori.


Kontsolazio finala

Aurretik, kontsolazio finala jokatu zuten Trumoi eta Indaux taldeek eta lehenak eraman zuen trofeoa etxera.

Lehen minutuetan partida borrokatua izango zela ikusi zen. Hala ere, Trumoik atsedena hartu baino lehen aurre hartu zuen markagailuan.

Bigarren zatian, berriz, Indaux berdinketaren bila joan zen eta ederki lortu zuen helburua.
Baina Trumoik ez zuen amore eman 2 eta 1ekoa eskuratu zuen eta tartea ere ireki zuen beste bi gol sartuaz.

Sarituak

Bestalde, finaleko jokalari onenak, txapelketako pitxitxiak, jokalari onenak eta atezain onenak ere saria izan zuten.

Finaleko jokalaririk onena  saria partidan eta batez ere penaltietan lan ederra egin zuen Jonatan Seisdedos atezainarentzat izan zen. Txapelketako pitxitxia Ander Petxarroman izan da, jokalari onena Lander Martin eta atezain onena Francisco Iglesias.

Guztiek Txus Alonso Kirol zinegotziaren eskutik jaso zituzten sariak. 

Finaletako hainbat irudi argazki galerian.