Ekainaren 23ra arteko epea futbol eskolan izena emateko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko eka. 15a, 19:28
Ostadar SKTren futbol eskolan izena emateko epea ekainaren 23an bukatuko da. Kirol elkartearen bulegoan egin behar dira tramiteak, 18:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileek zehaztu dute 2007tik 2009ra bitartean jaiotako neska-mutilak apuntatu daitezkeela eskolara. Era berean, aurten jokatu dutenek ere eman dezakete izena.