Eguzki Antonio Aroztegiak mailari eutsi dio
Areto-futbol taldeek denboraldiko azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Talde gehienek maila mantendu dute, Cecilia Frutadenda Eguzki taldeak izan ezik. Gipuzkoako Ligako III. mailara jaitsiko da. Trumoi taberna Eguzki taldea, berriz, finalerako bidetik at geratu da

Lasarte-Oriak areto-futboleko maila nazionalean talde bat izango du beste urte batez, Eguzki Antonio Aroztegia.

Liga amaitzeko bi jardunaldi jokatzeko falta badira ere, matematikoki maila mantendu du Lasarte-Oriako taldeak. 24 puntu ditu egun eta 12. postuan dago, 15 talde daude lehian. Sailkapeneko azken bi taldeek 13 puntu soilik dituzte.

Puntuek adierazten duten moduan, Kalu Erice eta Edu Menak zuzendutako taldeak ez du denboraldi ona jokatu. 26 partidatik 18 galdu ditu, baina irabazitako 6 partiden puntuak nahikoak izan dira Nazional mailan jarraitzeko.

"Denboraldi zaila izan da, baina pozik gaude hurrengo urtean ere Lasarte-Oriak III. mailan talde bat izango duelako. Gainera, Eguzki areto-futbol taldearen proiekturako oso garrantzitsua da nazional mailan taldea izatea," azaldu dute areto-futbol taldeko arduradunek.

Eguzki areto-futbol ekimeneko beste taldeei dagokionez, jardunaldi baten faltan, gehienek maila mantendu dute.

Trumoi taberna Eguzki taldea Gipuzkoako I. mailan izango da. Azpimarratzekoa da, Ligako finalerako kanporaketak jokatu dituela asteburu honetan taldeak. Idiazabal BaiReformas talde izan dute aurrez aurre eta lasarteoriatarrek ezin izan dute ezer egin. 12-0 galdu dute eta txapelketatik kanpo geratu dira.

Gipuzkoako I. mailan lehiatuko da hurrengo denboraldian ere ISU Leihoak Eguzki taldea. Izan ere, 29 punturekin sailkapeneko erdialdean salbu dira Eneko Molinaren mutilak.

Bar Lasarte taldeko jubenilek eta Balerdi harategia kadeteek taularen azken postuetan egon arren, 11. postuan eta azken postuan daude, hurrenez hurren, mailari eutsiko diote.

Gipuzkoako II. mailako Cecilia frutadenda Eguzki taldeak ordea, hurrengo denboraldian III. mailan jardungo da. Ez du denboraldi ona izan taldeak. Jokatu diren 25 partidetatik bakarra irabazi eta hiru berdindu ditu. II. mailako azken sailkatua da eta beraz, mailaz jaitsi behar du.

Areto-futboleko taldeek beraz, haien etorkizuna argi dute eta azken jardunaldi honetan lasai izango dira. Horrek ez du esan nahi partidetan guztia emango ez dutenik.

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
AZKEN PDFa
1429 ( Uztailak 13 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Osteguna)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Larunbata )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Acha-Orbea ( Igandea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • De Miguel ( Astelehena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Lasa ( Asteartea )
      Kale Nagusia 42 atzea
      943 361774
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48