Eguraldiak ez du errugbi arratsaldea zapuztu

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 30a, 12:00
Lasarte-Oriako Michelin kirol gunean errugbiaz gozatzeko aukera izan da larunbatean.

Lasarte-Oriako Michelin kirol gunean errugbiaz gozatzeko aukera izan da larunbatean. Eguraldiari aurre eginez, Euskal Ligako hiru partida jokatu dira eta maila ezberdinetan hainbat herritar lanean ikusteko aukera izan da. Babyauto Beltzak taldeko jokalariek ez dute huts egin eta hiru norgehiagokak irabazi dituzte.

18 urte eta 16 urte azpiko partidak izan dira lehenik. Bi taldeek Gernikaren aurka jokatu dute.

16 urte azpiko Gure-Etxea ZRT Beltzak taldeko jokalariek partida hasieratik haien nagusitasuna erakutsi dute eta hutsean utzi dute arerioa, 74-0.

18 urte azpiko Lavie ZRT Beltzak taldeko kideak ere ederki jokatu dute aurreko lerroan, zein hiru laurdenekoan. Ondorioz, garaipena erdietsi dute, 59-14.

Azkenik, Babyauto Beltzak seniorren bigarren taldea izan da. Nahiz eta hasieran Elorrio aurreratu, Babyautok buelta eman zion partidari eta neurketan 42-10 gailendu da.

Lautik lau

Igandean Ohorezko B mailako Babyauto Zarautz taldearen txanda izan da. Aurrez aurre Campus Ourense izan dute.  Zarauzko taldearen nagusitasuna nabaria izan da. Aurreko lerroan, zein defentsan sendo jokatu dute eta 50-17 irabazi du.

Honez gain, Jon Ibisate gazteak Euskal Ligako epaile bezala bere lehen partida zuzendu duLandaren. Marrazain lanak ere egin ditu estreinekoz Ohorezko Mailako Senor Independiente Santander-Sanitas Alcobendas partidan.

Bestalde, larunbatean, abenduaren 2an Senior B taldearen partida berria ikusi ahalko da Michelingo zelaian, 15:40etik aurrera. Arerio Igorreko Arrariko Zekorrak taldea izango da. Baby Auto Zarautz taldea berriz, Valladolidera doa Emerging El Salvador taldearen aurka jokatzera.