Eguraldi txarrari, aurpegi eta mozorro onak
San Silvestre lasterketak eman dio kolorea 2017ko azken egun goibel eta euritsuari: 460 pertsonak hartu dute parte korrika eginez, patinetan irristaka arituz edo Ipar Martxako makilekin ibilbidea eginez

Euria ez zegoen izen-emate orrietan, baina presente egon zen abenduaren 31n. Arratsaldeko lauetan zen hastekoa III. San Silvestre lasterketa, eta 15:15 aldera azaldu zen eguraldi txarra. Harrapatzen zuena goitik behera busti bakarrik ez, haize zakarra ere bazebilen. Dena den, lasterketan apuntatu ziren 400dik gora pertsonak ez ziren etxean geratu eta aurpegi eta mozorro onak erakutsi zizkioten eguraldi txarrari.

Lorena Garciaren eskutik, beroketa-saioa egin zuten hainbatek, Okendo plazan. Suziriak lehertu eta lasterketari ekin aurretik, aitortza jaso zuen Erketz EDT dantza taldeak. 50 urte betetzen dituzte aurten; urtemuga berezi hori tarteko, '1' zenbakidun dortsala eman diote antolatzaileek. Gaizka Ormazabal eta Asier Eizagirre kideek jaso zuten, talde osoaren izenean. Lasterka egitera ere animatu ziren, euskal jantzi tradizionalak soinean.

Patinatzaileak atera ziren aurrena, korrikalariak gero eta Ipar Martxa modalitatekoak, azkenik. Herritarren txalo eta animo artean egin zituzten ibilbideko sei kilometroak (Ipar Martxakoek 4.3 kilometro egin zituzten). Zorua bustia eta irristakorra egon arren, ez zen egon istripu edota ezbeharrik.

Hirugarren edizioa, datuetan

Raul Mateos eta Arianna Alonso izan ziren korrikalari bizkorrenak; patinatzaileak, aldiz, Igor Otaegi eta Arantxa Zapata. Ipar Martxa modalitatean, Xabier Perez eta Arantxa Sarobe. Okendo plazako oholtzan jaso zituzten sariak guztiek. Asier Odriozola kazetariak egin zituen aurkezle lanak.

Mozorro orijinalenak ere saritu ditu antolakuntzak. Hauek izan dira: Carles Puigdemont politikariaz mozorrotu zen Mikel Izagirrek irabazi du bakarkako sari nagusia. Bikotekakoa aldiz, Ion Soto eta Lourdes Gundinek. Eta, koadrilarena, trainera bat irudikatu zuen lagun-taldeak. Parte-hartzaile beteranoena Luis Tapia izan da; 84 urte ditu.

Arestian esan bezala, 460 pertsonak hartu dute parte III. edizioan: 352 korrikalarik, 74k Ipar Martxako modalitatean, eta 34 patinatzailek. Gipuzkoako laugarren lasterketa jendetsuena da Lasarte-Oriakoa: Donostian, Azpeitin eta Hondarribian bakarrik aritzen da jende gehiago. 231 gizon eta 229 emakume apuntatu dira aurten. Lasarte-Oriakoak bakarrik ez, Euskal Herri osotik, Espainiar Estatutik zein munduko hainbat bazterretatik etorri dira hainbat pertsona, Lasarte-Oriako San Silvestrean parte hartzera.

Bolondres lanetan 100 pertsona aritu dira guztira, eta 97 enpresak babestu dute kirol ekitaldia, babesa emanez edota sariak eskainiz. Antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete horiei guztiei, eta baita Lasarte-Oriako Udalari, Tratu On Bat egitasmoari eta Texas Lasartearra kirol elkarteari ere, lasterketa antolatzeagatik. Hiru urterako lankidetza hitzarmena sinatu berri dute; beraz, herria koloreztatzen jarraituko du San Silvestre probak datozen urteetan ere.

Argazki galeria

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
AINARA
Zorionak printzesa zure lehen urtebetetzean! Muxu haundi bat familiaren partez. Maite zaitugu!
AZKEN PDFa
1423 ( Maiatzak 25 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Urbistondo ( Astelehena)
San Frantzisko 1
Tel: 943 366567
ASTEA
    • Acha-Orbea ( Asteartea )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Gil ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gandarias-Uribe ( Osteguna )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Ostirala )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48