Asteburu bizia izan dute Lasarte-Oriako judokek. Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten joan den asteburuan Hernanin, eta hainbat domina eskuratu zituzten. Josu Olmosek urrea irabazi zuen; Asier Sagastik eta Almi Camposek zilarra;eta Fermin Baldak brontzea. Bestalde, infantil eta kadeteek Amurrioko Nazioarteko Torneoa jokatu zuten.