Denboraldiko azken zaldi lasterketak jokatuko dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 8a, 12:15
Zaldi odolgarbien erakustaldia egingo dute larunbat goizean, eta ondoren bost lasterketa egingo dituzte

Hipodromoak aurtengo denboraldia itxiko du larunbatean. Goizean ekingo diote zaldi lasterketen probari, baina aurretik zaldi odolgarbien erakustaldia egingo dute; zaldi arabiarrak eta espainiarrak ikusi ahalko dira 11:00etatik aurrera. Programa ofiziala 11:35ean hasiko da. Guztira, bost sari jokatuko dituzte. 13:35ean hasiko da eguneko azken lasterketa. 

Joan den astean ere aukera egon zen hipodromoan zaldi lasterketak ikusteko. Araeta Sagardotegiko Sari Nagusia  jokatu zuten orduan, eta bost lasterketa ikusi ahal izan ziren. 

Lehenengo lasterketan, Erresuma Batuko Ababol zaldiak irabazi zuen. Bigarrenean, berriz, Arguero izenekoak. Hirugarrengo lasterketa zen garrantzitsuena, sari nagusiak banatzen zituena. Eta Irlandako zaldiak izan ziren nagusi, lehenengo hirurak herrialde horretakoak izan baitziren. Laugarren lasterketan Frantziako Lurayan izan zen nagusi, eta, azkenekoan, berriz, Irlandako Ciudadela