Denboraldia biribiltzeko aukera du Intzak
Intza Kirol Elkarteko pilotariak Udaberriko Txapelketaren finalerdietan sartu dira. Gaur, ostiralean, Oriokoren aurka jokatuko dute partida, Michelinen. Denboraldi hasierako estuasunak ahaztuta, presiorik gabe jokoaz gozatzen ari dira Elola eta Artetxe bikotea

Denboraldi hasiera gorabeheratsua izan du Intza Kirol Elkarteak. Lehenengo Mailako bikoteak hasiera txarra izan zuen, eta kategoria galtzeko zorian izan ziren. Jon Pello Artetxe eta Mikel Elolak azken partidan eutsi zioten mailari, uneko urduritasun eta beldurrei izkin eginez. Hasierako presio eta lesioak ahaztuta, frontoiaz gozatzen ari da orain Lasarte-Oriako bikotea. Udaberri Txapelketan partida bakarra galdu dute, Alegiago Intxurreren aurka, eta finalaurrekoetan dira orain. Gaur, ostiralez, jokatuko dute Michelingo frontoian, 20:00etan. Aurrean Orioko taldea izango dute aurrean.  

Aurreko astean lortu zuten kanporaketan aurrera egiteko txartela. Billabonan partida zirraragarria jokatu zuten, azken unera arte emozioz beterikoa. Horrela erakusten du azken emaitzak: 22-21. Galduta ere berdin sailkatuko ziren finalerdietarako, Alegiakoak ez baitziren haien norgehiagokara aurkeztu. Baina frontoitik atera artean ez zuten informazio hori.

Intzakoak aurreratu ziren markagailuan, baina partida erdialdean berdindu egin zieten etxekoek. Hortik aurrera paretsu joan ziren bi bikoteak. 

Partida neurtua izan zen. "Alebinetatik ezagutzen dugu elkar. Atzelariak boleaz hartzen zituen pilotak, eta frontoi aurrealdean pilatu zen jokoa". Horrek lasarteoriatarrak blokeatu zituen, batez ere aurrelaria. "Hasiberrien" hutsegitea egin zuten, Artetxek onartu duenez. "Pilota motela erabili zuten aurkariek, eta guk ez genuen bizirik hartu". Tanto gogorren ostean lortu zuten azkenean tranpatik ateratzea. Gaur ostiraleko partidarako ikasi dute lezioa. Pilota gogor eta bizi bat sartu dute aukeraketan. 

Ligaxkan gorriak pasatu izanak mesede egin die Elolari eta Artetxeri. Hori dirudi behintzat, tanto erabakigarri eta zailenetan  hotz mantendu baitira. "Ez da presio berbera. Kategoria jokoan dagoenean asko duzu galtzeko. Orain bestela da; irabazteko asko dugu, baina galtzeko ezer", azaldu du Intzako aurrelariak. 

Presiorik gabe

Udaberriko Txapelketako ligaxkan lehenak geratzeak badu saria: kantxa faktorea alde dute, eta horregatik jokatuko dute gaur ostiraleko kanporaketa Michelinen. 

Abantaila nabaria da. Ez giroagatik, baizik eta frontoiagatik. "Ohituta bazaude, badakizu nola ateratzen diren pilotak", dio Artetxek. Halere, Lasarte-Oriako frontoia  arrunta da. "Kanpotarrak azkar ohitzen dira". Oriokoan desberdina izango litzateke. Frontoia zuria da, txikiagoa, eta  hormak tranpatiak izan daitezke  ohituta ez dagoenarentzat.

Edonola ere, "partida gogorra" aurreikusten dute Intzakoek. Bikote beteranoa da Oriokoa, oso langilea; kosta egingo zaie tantoak egitea. 

Partida irabaziz gero, finala hurrengo astean jokatuko lukete, egoitza neutral batean.  Azkoitia eta Billabonaren artean erabakiko da beste finalista. 

Bigarren mailan

Nolanahi ere, Intzako lehen taldeaz aparte, beste pilotari batzuk ere eman dituzte pozteko arrazoiak. Haritz Urkiak eta Aritz Solanok, esaterako. Hirugarren Mailako txapela eskuratu zuten nagusitasunez, kategoriaz igotzeaz gainera. Trinketean ere ongi aritu dira Solano, Gaizka Iruretagoiena eta Julen Iribar. Kategoriaz igortzeko zorian egon dira; berdikenta hirukoitz batek zapuztu die azkenean. 
Halere, denboraldia luzea da, eta oraindik badute frontoiaz gozatzeko aukera gehiago. 4 t'erdiko txapelketa izango dute ondorengo erronka. 

 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
LUR
Zorionak maitia! Zure 14 urte polit horiek oso ongi ospatu dituzula espero dugu!!
AZKEN PDFa
1418 ( Apirilak 20 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Orue ( Asteartea)
Jaizkibel plaza 2
Tel: 943 362652
ASTEA
    • De Miguel ( Asteazkena )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gil ( Ostirala )
      Kale Nagusia 24
      943 361529
    • Gandarias-Uribe ( Larunbata )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Gandarias-Uribe ( Igandea )
      Iñigo de Loyola 9
      943 019521
    • Acha-Orbea ( Astelehena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48