Dena prest baloiak saskiratzeko

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 29a, 18:13
Ostadar SKTren saskibaloi alorrak prest dauka 3x3 txapelketaren bosgarren edizioa. Bihar ariko dira hainbat kategoriatako taldeak, ahalik eta baloi gehien saskiratu nahian, Maialen Chourraut kiroldegian

Baloiak saskira jaurtitzen hastea besterik ez da falta. Bihar ospatuko da 3x3 txapelketa, Maialen Chourraut kiroldegian. Ostadar SKTren saskibaloi alorreko kideei otu zitzaien ideia, eta ezin esan arrakastatsua izan ez denik: bost edizio daramatzate, segidan, hutsik egin gabe. Eta ez dirudi biharkoa izango denik azkena.

Goizeko bederatzi eta erdietan hasiko da saskibaloi giroa kiroldegian zehar zabaltzen. 13:00ean benjamin eta alebin kategoriatako sariak banatuko dituzte. 15:00etan berriz, junior eta seniorrak hasiko dira jokatzen. Finalak 18:00etan hasi, eta zazpietarako bukatzea aurreikusi dute antolatzaileek.