Chourraut, dokumentalean

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 14a, 11:00
Korima Films ekoiztetxea Maialen Chourraut piraguistari buruzko dokumentala hasi da grabatzen: 'Maialen Chourraut, beldurretan arraunean'

Korima Films ekoiztetxea Maialen Chourraut piraguistari buruzko dokumentala hasi da grabatzen: Maialen Chourraut, beldurretan arraunean. Rio de Janeiron eta Lasarte-Orian egin dituzte grabaketa batzuk, eta irailera arte jarraituko dute irudiak hartzen. Hurrengo urte hasieran dute ikus-entzunezkoa estreinatzeko asmoa.