Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolak ordezkaritza izan zuen asteburuan jokatutako Eskolarteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketan. Beñat Carbayeda lehiatu zen infantil mailan, eta Asier Pozo berriz, kadete kategorian.
Aurreko postuetan amaitzea lortu ez bazuten ere, esperientzia ederra bizitzeko aukera eduki zuten bi lasarteoriatarrek. Carbayedak irabazleak baino hamabost segundu gehiago behar izan zituen froga amaitzeko. 28. postuan amaitu zuen infantilak BTT kategorian. Lineako lasterketan 41. izan zen, Bonilla irabazleak baino 58 segundu gehiago behar izan zituela.
Pozok, berriz, 54. postua eskuratu zuen bere mailan. Irabazleak baino 01:09 minutu motelago amaitu bazuen ere, harro egoteko moduko lasterketa egin zuen herritarrak. Izan ere, kontuan hartu behar da lehenengo urtea duela kadete mailan.