LOKEko judokak dominak metatzen jarraitzen dute. Azken asteetan Euskadiko Txapelketan edo Frantziako Saint Cyprien txapelketan emaitza onak lortu dituzte.
Apirilaren 15ean, igandean Hernani jokatu da Euskadiko kadete txapelketa. Almi Campos eta Lucas Morales gaztetxoek ederki egin dute borroka. Almik brontzezko domina eskuratu du; Lucas, ordea, dominarik gabe geratu da.
Europan lehian
Bestalde, Oier Guisado, Mario Herrero, Santi Mezzana, Oier Bocos eta Ekhi de la Cruz gaztetxoek martxoa amaieran nazioarteko arerioekin indarrak neurtu zituzten Frantziako Saint Cyprien txapelketan. Europa osoko judoka infantilak bildu ziren eta Oier Guisadok brontzea eskuratu zuen.Lau borrokaldi egin zituen LOKEko gazteak, eta hirugarren postuaren lehian serbiar bat izan zuen aurrez aurre.
Beste guztiek borroka bakarra egin zuten; esaterako, Mario Herrerok esloveniar baten aurka jokatu zuen, eta Santi Mezzenak judoka frantziarra izan zuen arerio.
Txapelketaren biharamunean Carcassone ezagutu zuten gaztetxoek.