Buruntzazpiko gazteak, bikain

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 20a, 12:15
Buruntzazpi elkarteko txirrindulariak errepideko denboraldia hasia dute, eta ederki hasi gainera.

Buruntzazpi elkarteko txirrindulariak errepideko denboraldia hasia dute, eta ederki hasi gainera. Daniel Fursenko infantila garaile izan zen Donostiako proban, eta Zumaiako lasterketan Asier Pozo kadeteak hirugarren postuan igaro zuen helmuga puntua. Bestetik, Gaztetxo trofeoaren lehen proba jokatu zen Villaban. Lehen urteko kadete den Beñat Carbayedak laugarren postua eskuratu zuen.