Buruntzazpiko Fursenko Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 30a, 14:00
Kadeteak Lazkao eta Atauneko probetako lehen postuetan izan dira eta taldekako garaikurra lortu dute

Infantil mailako Euskadiko txapelketa jokatu da, Arrasaten. Txirrindulariek bi proba egin behar izan dituzte ginkana eta  lasterketa. Lasterketako proban Buruntzazpiko Daniel Fursenkok txapela eskuratu du.

Bestalde, kadeteak bi probatan izan dira asteburuan Lazkao eta Ataunen. Buruntzazpiko gaztetxoak podiumean izan dira eta taldekako garaikurra lortu dute bietan.

Larunbatean maiatzaren 26an, Lazkaon Asier Pozok bigarren postua eskuratu du, Beñat Carbayeda laugarren izan da eta Jaime Romero bosgarren. Igandean berriz, Jaime Romero eta Beñat Carbayeda podiumean izan dira, bigarren eta hirugarren izan dira hurrenez hurren. Asier Pozok seigarren amaitu du proba.