Buruntzazpi Txirrindularitza eskolako infantilek lasterketa bikaina egin zuten larunbatean Donostiako Loiolako Erriberak sarian. Beñat Carbayeda lehenengo postuan geratu zen, eta Iñaki Errazkin hirugarrengoan. Bihar, berriz, Seguran dute hitzordua infantilek. Kadeteak Eibarren izango dira igandean eta juniorrak Bergaran.