Buruntzara ibilaldia antolatu du Belarmeta mendi taldeak, larunbaterako

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 22a, 13:24
Okendo plazan jarri dute hitzordua, 09:30ean. Gazteen artean "harreman berriak" sustatu nahi dituzte, eta naturaz gozatu

Hasteko, Buruntza. Mendi hori aukeratu dute Belarmeta taldekoek lehenengo ibilaldia egiteko. Larunbatean jarri dute hitzordua, Okendo plazan, 09:30ean. Gazteen artean "harreman berriak" sortu nahi dituzte, eta, kirol pixka bat eginez, naturaz gozatu. Gazte belaunaldi guztiak gonbidatzen dituzte ekimenera.

Buruntzatik bueltatu eta gero, Xirimiri elkarteak hartuko dituzte indarrak, hamaiketakoa eginez. Sorgin Jaiek jarri dute martxan Belarmeta taldea.