Hasteko, Buruntza. Mendi hori aukeratu dute Belarmeta taldekoek lehenengo ibilaldia egiteko. Larunbatean jarri dute hitzordua, Okendo plazan, 09:30ean. Gazteen artean "harreman berriak" sortu nahi dituzte, eta, kirol pixka bat eginez, naturaz gozatu. Gazte belaunaldi guztiak gonbidatzen dituzte ekimenera.
Buruntzatik bueltatu eta gero, Xirimiri elkarteak hartuko dituzte indarrak, hamaiketakoa eginez. Sorgin Jaiek jarri dute martxan Belarmeta taldea.