Buruntzaldeko ibilbideen 11. eguna egingo dute bihar, igandea

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 20a, 12:00
Lasarte-Oria, Andoain, Urnieta, Usurbil eta Aginaga arteko bideak ezagutzeko aukera dago bihar

Buruntzaldeko ibilbideen eguna dela eta, Lasarte-Oria, Andoain, Urnieta, Usurbil eta Aginaga arteko bideak ezagutzeko aukera dago bihar, igandea, 8:00etatik 14:00etara.

Ibilbideen egunean parte hartzen duten pertsonek herriko kontrolean txartel bat jaso behar dute, eta helmugara iristean zigilua jarriko diete. Lasarte-Orian San Pedro eliza ondoan egongo da kontrola. 

Bi ibilbideetako zigilua lortu edo Andoain-Lasarte-Oria/Andoain-Usurbil bideak egiten dituztenek oparia jasoko dute: motxila bat.

Autobus zerbitzua izango da 12:00etatik aurrera norbera abiatu den herrira itzultzeko;  txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Bestalde, Ostadar SKTko mendi sailak Buruntzaldeari itzulia oinez emateko asmoa du. 8:00etan aterako da taldea San Pedro eliza ondotik. Ipar Martxa taldeko kideak, berriz, leku berean bilduko dira 9:00etan, Aginagara arteko bidea egiteko.