Buruntzaldeako gazteak, nazioartean lehian
Nahia Zudairek Berlinen lehiatu du, eta eskarmentua pilatzeaz gainera, marka berriak eta dominak ere ekarri ditu bueltan. Ainhoa Martin, ordea, Erroman izan da, emaitza txukunekin ere: hiru finaletan sartzea lortu du, hainbat marka ontzeaz aparte

Buruntzaldea IKTko igerilariak ari dira pixkanaka nazioartean eskarmentua pilatzen. Azken asteetan bi gaztek lehiatu dute Europan. Nahia Zudaire eta Ainhoa Martin taldekideak Berlinen eta Erroman izan dira, eta egindako lanarekin gustura bueltatu dira Lasarte-Oriara. Hainbat marka ondu dituzte biak, eta, gainera, domina bat kolkoratuta itzuli da Zudaire. Podiumetik gertu egon da Martin jokatutako finaletan.  

Uztaila erdialdean jokatuko den Udako Espainiako Txapelketa du buruan Martinek, eta Erromako txapelketa baliogarri izan zaio prestaketarako. Jokatutako lau probatik hiru finalera ailegatu da Burutzaldea IKTko gaztea. 400 metro lau estiloetako kanporaketan zortzi segundotan hobetu zuen bere aurreko marka (5:05,23), eta Euskadiko 15 urteko errekor berria ezarri. Finalean ere antzeko denbora egin zuen; zortzigarren sailkatu da. 

200 metroko lau estilotan ez zen fin aritu, eta finaletik kanpo geratu zen Martin. Halere, 100 metro bularreko finalerako txartela eskuratu zuen. Finalean 1:15,19 denboran geratu zuen kronoa, eta hamalaugarren postua eskuratu. 

Larunbatean 200 metroko sailkapen probak eta finala jokatu zituen igerilari gazteak. Goizean makal ibili arren, arratsalderako finalerako sailkatu zen. Finalean gauzak dezente aldatu ziren, eta 2:37,30 denborarekin laugarren postua eskuratu zuen, podiumetik oso gertu. 

Berlinen 

Nazioarteko lehiaketetan eskarmentua pilatu bakarrik ez, marka pertsonal eta beste sari ugari eskuratu ditu Zudairek.  Absolutu mailako Espainiako hiru errekor, hiru final, brontzezko domina bat, S8 kategoriako bi brontze eta zazpì marka pertsonal lortu zituen Zubietako gazteak. 

200 metro librean kanporaketako serieetan marka pretsonala eta Espainiakoa ondu zuen Zudairek. Finalean are gehiago hobetu zuen denbora (2:40,29), eta Youth kategorian brontzea lortu zuen.
Egindako lanarekin pozik itzuli da kirolaria, baina oraindik badu helburua betzeko lana: Europako Txapelketan izango da igerilari gaztea. 

Bestalde, Buruntzaldea IKTko igerilariek amaiera polita eman diote denboraldiari, Lasarteko XXIX. Sarian. Adin guztietako taldekideak bildu dira Maialen Chourraut kiroldegian, guztira 71. 

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
ZORION AGURRAK
PILI
Zorionak! Make up saioa prestatzen hasi parrandarako! Txintxoa izan! Ttakuneko lankideak.
AZKEN PDFa
1434 ( Irailak 21 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Gil ( Ostirala)
Kale Nagusia 24
Tel: 943 361529
ASTEA
    • Orue ( Larunbata )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Orue ( Igandea )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • Acha-Orbea ( Astelehena )
      Hipodromo etorbidea 6
      943 363549
    • Urbistondo ( Asteartea )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Asteazkena )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • Orue ( Osteguna )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48