Buruntzaldea IKTko txikiak ederki lehiatu dira Andoainen
Alebinek ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten; aurrebenjaminek eta benjaminek aldiz, denboraldiari hasiera eman diote

Andoaingo Allurralde kiroldegian jokatu dute Buruntzaldea IKTko aurrebenjaminek eta benjaminek denboraldiko lehen proba, Test/Ligako jardunaldia.

Igeriketa taldeko 41 haurrek parte hartu dute saio honetan eta 2009 urteko igerilarientzat lehenengo txapelketa izan da. 50 m. estilo libreak egin dituzte eta 6x25 m. bizkar errelebo mistoa, 2008 urtekoekin batera. "Urduritasunak medio, egin beharrekoa benetan primeran burutzen jakin dute," aipatu du Borja Apeztegia entrenatzaileak.

2008ko urtekoek aipatu erreleboa eta 100 m. libreko proba jokatu dute; 2007 urteko mutilek, 50 m. bizkar eta 100 m. libre probak eta 2006 urteko neska-mutilek, azkenik, 50 m. bizkar eta 200 m. libre probak.

Adin tarte hauetan lehiaketa emaitzak baino gehiago arautegiaren inguruko ezagutza eta arauen betetzea zein igeri egiteko modu egokia dituzte kontuan. "Zentzu horretan gustura atera gara gure txikienek egindako lanarekin".

Bigarren jardunaldia

Alebinen ligako bigarren jardunaldia. Buruntzaldea IKTko 18 haur izan dira lehian eta 200 m. bizkar proba eta 100 m. bular proba jokatu dituzte, baita 8x50 m. estilo libreko errelebo mistoa ere.

"Gure igerilarietako asko aurrean ibili dira." Erreleboan esaterako "lehia estuaren ostean", hirugarren amaitu dute..

ARGAZKIAK
blog comments powered by Disqus
Lasarte-Oria
Gaur ez dago ekitaldirik Lasarte-Orian.
ZORION AGURRAK
JUNE
Zorionak June! Muxu pila aitatxo, amatxo eta familia osoaren partetik.
AZKEN PDFa
1402 ( Abenduak 1 )
GUARDIAKO FARMAZIAK
Acha-Orbea ( Asteazkena)
Hipodromo etorbidea 6
Tel: 943 363549
ASTEA
    • Urbistondo ( Osteguna )
      San Frantzisko 1
      943 366567
    • Gandarias-Uribe ( Ostirala )
      IƱigo de Loyola 9
      943 019521
    • De Miguel ( Larunbata )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • De Miguel ( Igandea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    • Orue ( Astelehena )
      Jaizkibel plaza 2
      943 362652
    • De Miguel ( Asteartea )
      Kale Nagusia 32
      943 371151
    txintxarri@txintxarri.eus
    txintxarri@ttakun.eus
    Geltoki kalea 4, Lasarte-Oria 20160 Gipuzkoa
    943 37 14 48