Buruntzaldea IKTko Master taldeko kideek urriaren 3an ekingo diote denboraldi berriari

Txintxarri Aldizkaria 2016ko ira. 27a, 19:00
Urtero bezala, Buruntzaldea IKTk 'Master' atala jarriko du martxan, urriaren 3an. Taldera batu nahi dutenek eman dezakete izena jada, www.buruntzaldeaikt.eus web orrialdean.

Aipatu sekzio hori talde jakin bati dago zuzendua dago: 20 urtetik gorakoak behar dute izan, eta igeriketarekin –izan daitezke aktiboak, igerilari ohiak, edo kirol horrekin lotutako beste edozein kirol diziplinatan aritzen direnak– zein triatloiarekin zerikusia duten jardueretan aritu. Helburu nagusia entrenamendua da, eta horretarako, beharrezkoak diren alderdi tekniko, fisiko eta taktikoak landu eta garatzen dira.

Horrekin batera, igerilekuko zein ur irekietako txapelketetarako eta triatloietarako igeriketa ahalmena ere lantzen dituzte, “alderdi soziala eta osasun onura albo batera utzi gabe”, Buruntzaldea IKTko kideek zehazten dutenez. 

Izena esteka honetan eman daiteke.