Buruntzaldea IKTko igerilariak Frantzian Gipuzkoako taldearekin

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 4a, 12:00
Taldeko lau kide Frantziako Tarbes hirian jokatuko den txapelketan lehiatuko dira asteburuan

Buruntzaldea IKT-ko igerilari infantilek hitzordu garrantzitsua dute asteburuan. Frantziako Tarbes hirian jokatuko den "Les 27eme Nautiques de Tarbes" frogan hartuko dute parte lau igerilarik Gipuzkoako taldearen izenean.

Nahia Jie Villamediana, Paula Sevillano, Ainhoa Martin eta Leire Martin dira asteburuan lehiaketan arituko diren Buruntzaldea IKT-ko taldekideak.

Igerilari bakoitzak hiru frogatan hartuko du parte gutxienez.

Villamedianak 100 libre, 100 bizkar eta 50 tximeletan; Sevillano 800, 400, 200 eta 50 libreetan; Ainhoa Martin 100 tximeleta, 200 eta 100 bular eta 200 bizkarretan; eta Leire Martin 200 estilo eta 100 eta 50 bizkarretan. 400 estiloak edo 200 bizkarretan ere parte har dezake.

Benjaminak eta alebinak

Bestalde, taldeko benjaminek eta alebinek Ordiziako Majori kiroldegira abiatuko dira larunbatean. KZL eta TEST-en bosgarren jardunaldia jokatuko dute lehenek, eta alebinen ligako zazpigarrena bigarrenek.

Arratsaldean hasiko dira frogak. Txikienek 15:30etatik aurrera egingo dute jauzi igerilekura, eta alebinek 18:00tatik aurrera.

Guztira, bi kategoriak kontuan hartuta, Buruntzaldea IKTko 60 igerilari inguruk hartuko du parte larunbateanOrdizian jokatuko diren frogetan.

Hurrengo asteburuan, berriz, Gipuzkoako eskolarteko Txapelketa jokatuko dute zenbait taldekidek Tolosako Usabal kiroldegian.