Buenetxea eta Patricio Bar Cocktail, ikurrinaren bila

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 22a, 12:30
Amaitzear dago herriko areto futbol txapelketa; finalak bihar, larunbatean, jokatuko dituzte. Buenetxea eta Patricio Cocktail Bar egongo dira aurrez aurre aurtengo final handian

Amaitzear dago herriko areto futbol txapelketa; finalak bihar, larunbatean, jokatuko dituzte. Buenetxea eta Patricio Cocktail Bar egongo dira aurrez aurre aurtengo final handian. Ligaxkan talde indartsuenak direla erakutsi dute, lehenengo eta bigarren sailkatu baitira, hurrenez hurren. Finalerdietan ere ez dute hutsik egin. 

Kontsolazio faseko finala ere  jokatuko dute Maialen Chourrauten, larunbatean. Izen Gabe eta Asador Irigoienek jokatuko dute, 16:30ean. Gero, 17:45ean, izango da final nagusia. 

Ondoren sari banaketak izango dira. Ondoko sariak banatuko dituzte: gol gutxien jaso dituen taldea, gol gehien sartu dituen jokalaria, finaleko jokalari hoberena, kontsolazio txapelketako eta txapelketa nagusiko txapeldunordea eta txapelduna.