Borrokatutako final laurdenak areto futbol txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mai. 19a, 21:30

Trumoi-Kattagorri Insausti eta Aita Amari-Izkina izango dira herriko areto futbol txapelketako finalerdiak.

Ez dute sailkapena merke izan. Urdaneta Hortz Klinikak, Alsok, Ilargik eta Kebab Tabernak gogoz borrokatu zituzten kanporaketak.

Izkinaren eta Kebab Tabernaren artekoak ireki zuen bigarren fasea. Ikerren eta Robertoren golei esker sailkatu ziren lehenak.

Trumoik 4-2 garaitu zuen Urdaneta. Javi Arsuagak, Mikelek (2) eta Igorrek egin zituzten irabazleen golak; Alainek, berriz, galtzailearenak.

Alsoren eta Kattagorri-Insasutiren artekoa penalti jaurkitetean erabaki zen, 5-5ekoarekin amaitu baitzen.

Aita Amarik, ederki sufritu behar izan zuen Ilargi 1-0 menpean hartu ahal izateko. Josuk egin zuen gola.