Bizikleta irteera egingo dute larunbatean Trinkoko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 15a, 12:59

90 kilometroko ibilbidea egingo dute bizikletaz Trinkoko kideek larunbat honetan. Goizeko 09:00etan dute hitzordua Okendo plazan.

Eguraldiak laguntzen badu, triatloi eta duatloi denboraldiko prestaketarekin jarraituko dute Trinkoko kideek larunbat honetan. 90 kilometroko bizikleta ibilbidea egingo dute Lasarte-Oriatik abiatuta. Jakinarazi dutenez honako bidea egingo dute: Lasarte-Oria - Asteasu - Andazarrate - Zarautz - Meaga - Iraeta - Zumaia - Zarautz - Lasarte-Oria.

Hitzordua goizeko 09:00etan egin dute Okendo plazan. Gonbidapena luzatu dute parte hartu nahiko lukeen edozein herritar ordu horretan gertura dadin. Eguraldia dela eta hitzordua aldatuko balute, sare sozialetan jakitera emango dutela azaldu dute. 

Bestalde, Leo Juarez taldekideak Sopelako duatloi sprintean hartu du parte larunbatean. Guztira 7.5 kilometro egingo ditu korrika, tartean 20 kilometro bizikletan eginez.