Aho zapore onarekin joan dira Aste Santuko oporretara LOKEko gimnastak. Carmelo Balda kiroldegian lehiatu dira asteburuan, Donosti torneoan. Maila ederra eman dute Lasarte-Oria ordezkatu duten bi seniorrek: laugarren marka onena eginda, laugarren postua eskuratu eta podiumetik oso gertu geratu da Garazi Gomez; Alazne Gonzalezek, berriz, 12. postua eskuratu du. Mazoak erabili behar izan dituzte biek, euren ariketetan.