Bihar egingo dute Lasarte-Oriako San Silvestre lasterketa antolatzeko lehenengo bilera, Kiroldegian

Txintxarri Aldizkaria 2015ko urr. 29a, 12:01
Korrika egitea gustuko duten lasarteoriatarrek beste hainbat herri eta hiritara joan behar izaten dute abenduaren 31n, San SIlvestre lasterketa herrikoian parte hartzera. Korrikalari talde baten asmoa hori ez gertatzea da, eta Lasarte-Orian proba hori antolatzea. Bihar egingo dute lehenengo bilera, kiroldegian.

Hainbat herritan ospatzen da San Silvestre lasterketa herrikoia abenduaren 31n, baina Lasarte-Orian oraingoz ez. Hori dela eta, herriko korrikalari talde bat proba hori antolatzeko lanetan hasi da, eta gaur arratsaldean egingo dute lehenengo bilera, kiroldegian. Prestaketa prozesuan parte hartu nahi duen edonori luzatzen diote deialdia bileraren antolatzaileek; 18:55ean geratu dira kiroldegiko atean.