Bi gutxiago izan arren, amaieraraino borrokatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 11:10
Berriro ere desabaintailan. Babayauto Zarautz lehen taldearen bajak direla eta, Ohorezko B Mailan, Beltzaken senior taldeak jokalariak utzi behar izaten ditu

Joan den asteburuan ere, Michelinen, hamahiru jokalarirekin atera ziren, ohikoak baino bi gutxiagorekin. Halere, Iruñeako La Unica taldeari gogor eutsi zieten, eta duintasunez lehiatu zuten lasarteoriatarrek. Hala, Michelingo zelaira hurbildutako ikusleak hunkitu zituzten, azken mintutuetan, presio nekaezinaren ondorioz, hirugarren entsegua lortu zutenean. Azkenean, 21-43 amaitu zen partida. Julen Cubreiro, Ander Rekondo, Xabi Prieto, Julen Aristorena, Beñat Arroyo, Andoni Amonarriz, Jon Ibisate eta David Vega izan ziren norgehiagokan. Lehen taldeak 17na berdindu zuen Vigoko Unibertsitatearen aurka.