Bi domina Gipuzkoatik

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 24a, 11:00
Asier Sagastik Gipuzkoako senior txapelketa irabazi du. Fermin Balda judokak ere lehiaketa ona egin du, eta brontzea eskuratu du. Gipuzkoako taldekako infantil txapelketa ere jokatu dute: dominarik gabe, baina pozik itzuli dira lasarteoriatarrak

Ongi hasi dute denboraldia LOKEko judokek Gipuzkoako Txapelketan: Asier Sagasti eta Fermin Balda seniorrak domina banarekin itzuli dira. 100 kilo azpiko kategoriako txapelduna izan da Sagasti, eta Baldak, berriz, 90 kilo azpikoan hirugarren postua eskuratu du. Hernaniko kiroldegian jokatu dute txapelketa. 

Txapelketaz gozatu dute ere LOKEko zazpi judoka infantilek. Taldekako txapelketa jokatu dute, eta nahiz eta dominarik gabe itzuli, pozik da Gorka Aristegi entrenatzailea, erakutsitako judoagatik.   

Bestalde, Espainian ere lehiatu dira LOKEko judokak. Valladoliden izan da Josu Olmos, Espainiako Kopan. Ezin izan du dominarik ekarri oraingoan. 

Edonola ere, joan den asteburuko lehiaketak ongi etorriko zaizkie Lasarte-Oriako judokei, izan ere, asteburu honetan beste hitzordu garrantzi bat dute: Euskadiko Txapelketa jokatuko dute igandean Gasteizen.