Datorren denboraldian ere elastiko txuri-urdina jantziko du Iraia Iparragirre futbolariak. Realarekin akordio batera iritsi eta kontratua 2018ko ekainaren 30era arte berrituko du. "Poz handia ematen dit, ilusioz beterik nago hemen jarraitzeagatik", adierazi du Iraiak talde donostiarraren telebista-kameren aurrean.
Realak asteon jokatuko du Iberdrola Ligako azkeneko jardunaldia. Bihar 12:00etan jokatuko dute Atletico Madril taldearen zelaian. Madrildarrak liga irabazteko lehian ari dira. Reala dagoeneko sailkatuta daude Erreginaren Koparako. Txapelketa horretan maila ona ematea du helburu jokalari lasarteoriatarrak.