Beste garaipen bat lortu du Gomez Margallok Egian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 21a, 12:10
Porrontxoetako kroseko podiumera bi lasarteoriatar igo dira: Gorka Gil bigarren sailkatu da, Gomezen atzetik

Denboraldi osoan maila onean aritzeko gaitasuna du Raul Gomez Margallok. Oraingoan Porrontxoetako lasterketan, Egian, eman du erakustaldia. Gainera, ez da bakarrik egon podiumean. Gorka Gilek lagunduko bigarren koskan. Horrez gain, Oscar Jimenez eta Iñaki Izagirre lehen hogeiren artean sailkatu dira, hamahirugarren eta hamazazpigarren, hurrenez hurren.