Buruntzaldea IKTko Nahia Jie Villamediana, Paula Sevillano, Ainhoa Martin eta Leire Martin Gipuzkoako selekzioarekin emaitza bikainak lortu zituzten '27eme Nautiques de Tarbes' lehiaketan.
Leire Martinek, 14 urtekoen kategorian, Euskadiko marka berria ezarri zuen 400 estiloak frogan, urrea nagusitasunez eskuratuz. Hala ere, ez zen asteburuan lortutako metal bakarra. 50 eta 100 bizkarretan zilarrezko domin bana irabazi zituen, eta 200 estiloetan brontzezkoa. Errelebuetan ere parte hartu zuen Gipuzkoako taldearekin, urrea eta zilarra bereganatuz.
Bere ahizpa Ainhoak, bestalde, 100 bular frogan urrezko domina irabazi zuen. Hortaz gain, zilarra –200 bularretan– eta brontzea –100 tximeletan– ere eskuratu zituen. Leirerekin batera, 4x100 estiloetako errelebuetan txapeldun izan zen.
Paula Sevillanok eta Nahia Jie Villamedianak ere lan bikaina egin zuten Tarbesen, marka pertsonal berriak ezarriz eta final ugaritara sailkatuz.
Izen emate epea irekia
Buruntzaldea IKT taldean 2017-2018 denboraldira begira izena emateko epea ireki dute. Lasarte-Orian 2010 urtea baino lehen jaiotako guztiek eman ahalko dute. Irailaren 11ean hasiko dute hurrengo sasoia. Informazio gehiago nahi izanez gero 696 506 632 telefonoan edo buruntzaldeaikt@gmail.com postan eskuratu daiteke.