Lasterketa ona egin dute Buruntzazpiko Txirrindularitza Eskolakoek Zarautzen asteburuan. Carbayeda lehenengo urteko kadeteak irabazi du, eta Romero ere ondo aritu da. Erorikoa izan du, eta minik hartu ez duen arren, lehen postuek alde egin diote. Asier Pozok, berriz, Palafrugellen aritu da Euskal Selekzioarekin, Miguel Ramirez oroimen lasterketan.