Babyauto Zarautz Beltzak taldeko harrobia indarrez dator. 18 urtez azpiko gaztetxoek beste urte batez Euskal Ligako finala jokatuko dute Durango-Elorrio Nissan Gaursa taldearen aurka, bihar, 11:00etan.
"Durangok Ordiziaren aurka erakutsi zuen talde trinkoa dela. Partida ederra egin zuen finalerdian", aipatu dute Beltzakeko arduradunek. Beltzek, beraz, ez dute lan erraza izango Euskal Ligako garaikurra eskuratzeko.
Halere, etxean jokatzen dute, Asti zelaian; Zarautz zein Lasarte-Oriako zaletuak izango dituzte bertan taldeari animoak emateko.