FER Espainiako Errugbi Federazioaren akademian ariko dira Paola Vega, Alex Saleta eta Gavi Gavilan. Beltzak errugbi eskolan eman zituzten lehen urratsak, gaztetxoak zirela, eta urtez urte gero eta trebeagoak ari dira bilakatzen.
Hilero-hilero, akademiako prestatzaileek ikusiko dute nola aritzen diren aipatu hiru jokalari horiek. Horrez gain, prestaketa teknikoko hainbat saio egingo dituzte eurekin.
Beltzak eskolarentzat aurrerapauso garrantzitsua da, eta argi eta garbi uzten du urteotan guztietan egiten ari den harrobi lanak fruituak ematen dituela.
Hiru lasarteoriatar gazte horiez gain, Juan Sorreluz zarauztarra ere deitu dute akademiakoek. Lauak aritzen dira Babyauto Beltzak ZRT taldean.