Beltzak RTko harrobiko gazteak selekzioekin lanean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko abe. 29a, 10:00
Beltzak errugbi taldeko harrobiko gazteak maila onean ari dira lanean. Espainia, Euskadi edo Gipuzkoako selekzioarekin lan egiteaz gain, goi mailako taldeetara ere ematen dute saltoa

Egun hauetan, Alex Saleta Espainiako senior eta 18 urte azpiko selekzioarekin ari da lanean Toledon. Pablo Feijoo Seven mailako hautatzaileak zuzendutako teknifikazio saioak dira.

Paola Vega gazteak, berriz, Gipuzkoako 21 urte azpiko Selekzioarekin Bizkaia eta Nafarroaren aurkako lagunarteko torneoa lehiatu zuen, Aztin. Torneoko minutu guztiak jokatu zituen lasarteoriatarrak. “Orokorrean lan ederra egin zuen eta entsegu bat ere lortu zuen”.

Eta Gorka Aristondo lasarteoriatarrak debuta egin zuen Babyauto Zarautz Ohorezko B mailan. Eibar taldearen aurkako norgehiagokan izan zen, Unbe zelaian. Talde armeroak ez zuen erraz jarri eta azken minutuetan erabaki zen partida, 40-41. Xabier Rekondok eta Adrian Apaolazak ere jokatu zuten; azken honek entsegu bate gin zuen.

Saskiaren banaketa

Bestalde, Beltzak errugbi taldeak zozkatzen zuen Gabonetako saskiak badu jabea, Lorenzo Taberna. ONCEko abenduaren 21eko zozketako 7181 zenbakia zuen zortekoak.

Beltzak taldeko arduradunek Gure Etxea taberna eman zioten saskia. Jaki freskoak babesleen komertzioetan jasoko ditu.