Bana berdindu zuen Realak Espanyolen aurka

Txintxarri Aldizkaria 2016ko urr. 21a, 14:00
Iraia Iparragirre herritarrak hasieratik jokatu zuen iragan igandean, Iberdrola Ligako 7. jardunaldian. 66. minutuan aldaketa eskatu behar izan zuen, belaunean min hartu zuelako. Kontatu digunez, ligamentua ukituta dauka, baina laster hasiko da berriro entrenatzen. Bana berdindu zuen Realak Espanyolen kontra.

Realak Espanyolen kontra jokatu zuen, eta bana berdindu. Manu Lareok sartu zuen talde donostiarraren gola, lehen zatiaren hasieran. Txuri-urdinek ezin izan zuten abantailari eutsi, eta Espanyolek banakoa sartu zuen bost minutu faltan. Sailkapenean bederatzigarren postuan da Reala, 6 punturekin.