Babyauto Zarautzi puntuek ihes egin diote Ourensen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 9a, 12:30
Babyauto Zarautz taldeak bi puntugatik galdu du (40-38) Ourenseko Campus Universitarioren aurka.

Babyauto Zarautz taldeak bi puntugatik galdu du (40-38) Ourenseko Campus Universitarioren aurka.

Galiziarrak indartsu atera dira zelaira. Babyauto Zarautz taldea, berriz, ez da ongi kokatu. Ondorioz, hiru entsegu egin dituzte etxekoek,  eta 19-0 ezarri dute markagailuan. 

Zarauztarrek ez dute amore eman, eta aurre egin diote Ourenseri. Aurrelariak ederki ibili dira, eta Ander Rekondok Babyautoren lehen entsegua egin du. Ostean, zigor kolpe eta beste entsegua egin dute;  atsedenaldira 19-17 iritsi dira.

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da. Etxekoek eman dute kolpea lehenengo. Babyautoko jokalariek ongi erantzun dute. Baina tamalez, etxekoek bi entsegu eta transformazio bat egin dute. Beltzek azken minutura arte gogor egin dute lan, baina zigor entsegu bat bakarrik lortu dute.