Babyauto Zarautzek, ezin puntuak lortu

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 2a, 14:15
Babyauto Zarautz taldearen azken emaitzak ez dira esperotakoak. Jokalari garrantzitsuen falta somatu du taldeak azken lau jardunaldietan eta ez du punturik eskuratu

Babyauto Zarautz taldearen azken emaitzak ez dira esperotakoak. Jokalari garrantzitsuen falta somatu du taldeak azken lau jardunaldietan eta ez du punturik eskuratu. Eskatutako maila ematen ari dira jokalariak, baina bigarren itzuli honi begira ongi indartu dira beste taldeak mundo osoko jokalariak fitxatuz. Azken jardunaldian, Uribealdearen aurka galdu zuen etxean, 14-33.

Entsegu batekin hasi zuten Zarautzeko mutilek partida. Baina arerioak buelta eman zion norgehiagokari eta jokoan nagusi izan zen. Amaieran, erritmoa ezartzea lortu zuen Babyautok eta Ritxard Yurramendi herritarrak egin zuen bigarren entsegua.

Nahiz eta lau azken partidetan garaipenik ez erdietsi, lehen itzulian eskuratutako puntuak sailkapeneko goiko postuetan mantentzen laguntzen dute.

Aste honetan, Burgosen dute norgehiagoka liderraren aurka. Rekondo anaiak, Unai Urruzola, Adrian Apaolaza, Ritxard Yurramendi eta Xabi Prieto deialdian daude.