Babyauto Zarautzek ezin izan du liderraren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 9a, 11:45
Ubu Colina Burgos liderraren aurka jokatu du Babyauto Zarautzek 17. jardunaldian. Burgoseko taldeak ez du partidarik galdu denboraldi osoan

Ubu Colina Burgos liderraren aurka jokatu du Babyauto Zarautzek 17. jardunaldian. Burgoseko taldeak ez du partidarik galdu denboraldi osoan. Ongi prestatu da aurten igoera jokatzeko asmotan, eta nazioarteko jokalariekin osatu du taldea. 

Babyauto Zarautzek ongi hasi du partida. Zigor kolpe bati esker  aurreratu da, eta 35. minutura arte emaitza mantentzea lortu du. Baina Burgosek bere arma guztiak atera eta partidari buelta eman dio. Jokoa zabaldu eta zarauztarrek ezin izan dituzte erasoak geldiarazi, ezta  aurka egin ere. 50-10 amaitu da partida.Beltzak taldeko harrobiko gazteen lana azpimarratzekoa da, profesionalak diren jokalarien aurka jokatu baitute. Ander eta Xabier Rekondo, Unai Urruzola, Xabi Prieto eta Adrian Apaolaza izan dira norgehiagoka honetan parte hartu dutenak.