Babyauto Zarautz, garaipenaren bidean berriro ere

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ots. 23a, 11:30
Vigoko Kaleido Universidade taldeak Babyauto Zarautz taldearen hutsak ordaindu ditu. Urtea hasieratik Zarauzko taldeak ez zuen garaipenik erdiesten, eta larunbat honetan, sailkapeneko azken taldearen aurka 26-0 irabazi du

Vigoko Kaleido Universidade taldeak Babyauto Zarautz taldearen hutsak ordaindu ditu. Urtea hasieratik Zarauzko taldeak ez zuen garaipenik erdiesten, eta larunbat honetan, sailkapeneko azken taldearen aurka 26-0 irabazi du. Beltzak taldeak defentsa lan ona egin, eta ez dio arerioari aukerarik eman

Rekondo anaiak, Unai Urruzola eta Adrian Apaolaza izan dira norgehiagokan.

Garaipen honek sailkapeneko hirugarren postuan jarri du Babyauto Zarautz. Horri esker, igoera fasean egoteko aukerak mantentzen ditu, eta asteburu honetan, Santanderren du aurrera pausoa emateko aukera.Bathco Santander, ligako bigarren sailkatuaren aurka neurtu beharko ditu indarrak  Zarauzko taldeak. Lehia polita ikusi ahalko da.